Antzara-joko (taula-jokoa)

Antzara-joko (taula-jokoa)
mahai-jokoa
Artikulu hau taula-jokoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Antzara-joko».

Antzara-jokoa[1] gelaxka segida batean zehar piezak mugitzen dituen taula-joko bat da, mugimenduak dadoek erakusten duten puntu kopuruari jarraiki egiten direla. Bi jokalarik edo gehiago har dezakete parte, bakoitza kolore ezberdineko piezekin eta txandaka piezak mugituz. Helburua bere piezak azken laukira eramaten dituen lehena izatea da. Guztira irudiak agertzen dituzten 63 gelaxka daude; tarteka, antzarak agertzen dituzten gelaxkak daude eta bertara helduz gero, antzara duen hurrengo gelaxkara egiten da jauzi eta berriz ere dadoak botatzeko aukera ematen da, "antzararik antzara, neu berriro jokora", "Antzara bat eta antzara bi, berriz ere niri!" edo antzeko esaldiak aipatuz, jokoari izena ematen diotenak. Helmugarako ibilbidean zehar bestelako irudiak dituzten gelaxkak badaude: zubiak, jauziak egiteko aukera ematen dutenak; putzuak, non beste jokalari bat bertatik pasa arte ezin den bertatik atera; kartzelak, non txanda kopuru bat galtzen den; dadoak, non dadoak berriz ere botatzen diren edota heriotza, non abiapuntura itzuli behar den.[2]

  1. Euskalterm: [Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia] [2009]
  2. Angulo Martin, Patxi. (1997). «Mundu zabaleko jokoak. Jokoen mundu zabala» www.elhuyar.eus (Elhuyar) ISBN 978-84-92457-60-1. (Noiz kontsultatua: 2021-12-19).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy